Bidea 2016 ekimeneko hurrengo bi etapak, Zegaman
Bidea 2016 ekimenaren igandeko honetako etapa Zegamara iritsiko da eta hurrengoa Zegamatik irtengo da. Igande honetan, mendizaleak 09:30ean elkartuko dira Arantzazun. Hasteko, meteorologiari eta artzaintzari buruzko azalpenak emango dizkiete. 12:30ean artzaintza eta gaztagintza erakustaldia egongo da Ttontor saroian. 14:15ean, berriz, Goierriko Urrup taldeak Erdi Aroko antzezpena egingo du San Adrianen. 17:00etan Asier Mendizabal artista Ordiziarrak Bake Ituna egitasmoari buruz hitz egingo du Otzaurteko ermitan. Ondoren Zegamako Orkatz abesbatzak kontzertua emango du bertan. Arantzazura doan autobusa 08:15ean irtengo da Zegamako herri eskolatik. Izena dss2016.eus webgunean eman behar da, ostiraleko 20:00ak baino lehen.
Datorren ateko igandeko etapari dagokionez, Zegamatik Altsasura joango dira. 09:00etan irtengo dira, Otzaurteko bentatik. Intujai taldeak Clowntañeros ikuskizuna eskainiko du bidean: 09:00etan bentan, 11:15ean Etzegarate inguruan, 13:00etan Ollanga puntan, 15:15ean Igartzan eta 16:45ean Altsasuko Foruen plazan. Bentara joateko autobusa 08:45ean irtengo da Zegamako ikastetxetik. Itzultzeko autobusa ere egongo da. Izena emateko azken eguna hilaren 22a da.