Arcelor Mittaleko langileek astebete gehiago edukiko dute erabakia hartzeko
Kontsulta epeko azken bilera egin dute gaur Arcelor Mittaleko zuzendaritzak eta langile batzordeko kideek. Orain arteko bilera luzeena izan da. Goizean hasi dira eta 20:00ak aldera bukatu dute. Aldaketa bakarra
Kontsulta epeko azken bilera egin dute gaur Arcelor Mittaleko zuzendaritzak eta langile batzordeko kideek. Orain arteko bilera luzeena izan da. Goizean hasi dira eta 20:00ak aldera bukatu dute. Aldaketa bakarra dago: langileek astebete gehiago edukiko dute enpresa utzi edo Asturiasera joan erabakitzeko. Hilaren 22a arte, hain zuzen ere.
Langileek ez dute lekualdatzeei buruzko informaziorik lortu. Enpresaren helburua langileek enpresa uztea dela uste dute. Izan ere, Asturiasera joateko asmoa dutenek, ez dakite noiz joango diren, zein lanpostu izango duten eta zenbat irabaziko duten.