Azala, zaindu eta babestu
Eguzkiak aztarna utz dezake larruazalean eta etorkizun hurbilean osasun arazoak sor ditzake horrek.
Uda iritsi da eta eguzkia hartzeko era desegoki batek larruazaleko ...
Eguzkiak aztarna utz dezake larruazalean eta etorkizun hurbilean osasun arazoak sor ditzake horrek.
Uda iritsi da eta eguzkia hartzeko era desegoki batek larruazaleko lesioak eta gaixotasun larriak eragin ditzake. Horregatik, garrantzia handia dauka eguzki erradiaziotatik babesteak hondartzan, igerilekuetan edo egurats zabalean egin daitekeen edozein ekintzetan.
Eguzkia dosi egokietan hartzen bada, norberaren bizitzan eragin onuragarria dauka. Aldiz, eguzki-izpi gehiegi hartuz gero erredurak izan daitezke. Larruazalaren lesioak oso erraz detekta daitezke. Azala aldizka aztertzea gomendatzen da. Larruazaleko minbizien lesioek askotariko itxura izan dezakete. Arreta berezia jarri behar da ezkatatu eta odola isuri dezaketan orbanetan, noduluetan eta orbaintzen ez diren ultzeretan.
Melanoma dagoela sumatzen da, alerta zeinu horietako bat edo larruazaleko bestelako ez-ohiko ezaugarriak agertzen direnean: Odol-isuria, hantura, gorritasuna, gogortzea… Arretaz eta aldizka, gorputzaren atal guztiak aztertzea gomendatzen da.
UVB-UVA izpiak
Kremak erosterako garaian, kontutan izan behar da babes handiko krema izateaz gain, UVB eta UVA izpietatik babesten duten edo ez. Potoan agertu beharko da informazio hori. Bi izpi mota horietatik babesten duten kremak dira gomendagarrienak.
Krema, etxetik atera baino 30 minutu lehenago ematea gomendatzen da. Ez bakarrik hondartzara edo igerilekura joaterakoan, baita aire librean egiten den beste edozein aisialdiko ekintza egin aurretik ere.
Eguzkiak aztarna ahaztezina utz dezake norberaren larruazalean. Segi emandako gomendioak, babestu eta, ahal dela, ez erre eguzkiarekin.
Aholkuak
- Edan ura. Ondo hidratatutako azalak gehiago babestuko zaitu.
- Orduak zaidu. 12:00etatik 16:00etara bitartean bilatu itzala.
- Krema. Babes handiko kremak dira eguzki-izpietatik zainduko zaituztenak. Bi orduz behin eta bainuaren ondoren eman.
- Zaindu begiak. Azala bakarrik ez, garrantzitsua da begiak betaurrekoekin babestea.
- Babesteko tresnak erabili. Erabil itzazu eguzkitakoak, txapelak, kamisetak… eguzkitan jartzen zaren bakoitzean.
- Kirola eta aisia. Ez ahaztu zeure burua babesten kirola eta bestelako aire libreko ekintzak egitean.