Giro ederra Lierniko erromerian
Atzo erromeria ospatu zuten Liernin. Goizean goizetik bero egin zuen, eta jende ugari bertaratu zen. Salda eta txorizo egosia janez hasi zuten eguna. Eguerdian, bazkari herrikoia egin zuten, marisko paella erraldoi bat prestatuta.
Arratsaldean, Andonik Mugitzen Nau Dj-ak musika jarri zuen, eta dantzara animatu zuen jendea. Gaztearen pausoei jarraituz, asko izan ziren mugitzera animatu zirenak. Irizarreko langile brasildarrek ere parte hartu zuten festan, besteak beste, paella prestatzen.