Legazpin gizon bat zauritu da, traktorea aldapan behera joanda
Urtatza-Egialde inguruan gertatu da istripua
Atzo, 14:40 aldera, Urtatza-Egialdeko zelai batean traktorearekin lanean ari zen gizonezko bat 200 metroko aldapa batean behera joan zen ibilgailuarekin, eta zauritu egin zen. Hala baieztatu du Ertzaintzak. Gizonezkoak 40 urte ditu.
Suhiltzaileek erreskatatu zuten, eta helikopteroz eraman zuten Donostiako Ospitalera. Gizonezkoa ez zegoen harrapatuta, baina suhiltzaileen lana beharrezkoa izan zen, zegoen lekutik bideraino atera ahal izateko. Kamilla batean atera zuten.