Urriaren 9an jokatuko da Ordizian, eta Neil Stephens, Arritxu Iribar eta Baque Cafeak omenduko dituzte
Marino Lejarreta iaz, Abaltzisketan gora, Valentin Dorronsoro eta Alberto Leanizbarrutiarekin. Arg. / I. Gurrutxaga
Iaz hasitako bideari jarraituz, aurten ere Marino Lejarreta Klasika jokatuko da Ordizian. Urriaren 9an izango da, 10:00etan hasita, taldekako erlojupeko modalitatean. 33 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute inguratzen diren txirrindulari eta txirrindulari ohiek. Klasika jokatzearekin batera, Neil Stephens txirrindulari ohia, Arritxu Iribar kirol kazetaria eta Baque Kafeak txirrindularitza babeslea omenduko dituzte.
Marino Lejarreta Klasikaren bideoa (2015)