
Ormaiztegiko Udalak uztailerako antolatutako ekintzen barruan, Bubble Soccer jolasak egingo dituzte bihar (asteazkena) arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara, Ormaiztegiko udal igerilekuan. Jarduera doan den arren, igerilekuko sarrera ordaindu egin beharko dute bazkide ez direnek. 4 eta 14 urte arteko haurrei zuzendutako ekintza da.