Hernaniko Iker Fuentesek irabazi du Segurako usakume tiraketa
Segurako Txoritegi elkartearen XXXIV. usakume tiraketa jokatu zen igandean Azpaotza Txiki baserriko lursailetan. 178 lagunek hartu zuten parte eta 12 lagunek lortu zuten hiru usoak muga barruan lurreratzea.
Irabazleak ondorengoak izan ziren.
- Irabazlea: Hernaniko Iker Fuentes.
- Bigarrena: Iñaki Renteria.
- Hirugarrena. Jokin Larreta.
- Lehenengo emakumezkoa Ainhoa Lete.
- Lehenengo gaztea: Jon Irastorza.
- Beteranoetan: Jose Goikoetxea.
- Herriko lehen sailkatua: Gurutz Goikoetxea.
- Txoritegiko lehenengo sailkatua: Xabier Alustiza.