Gaur arratsaldean jokatuko dira Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako Eskuz binakako X. pilota txapelketa herrikoiaren finalak. 18:30ean emango zaio hasiera finalari Beti Alai pilotalekuan. Ohorezko sakea egiteko Iker Irribarria gonbidatu dute. Bera...

Gaur arratsaldean jokatuko dira Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako Eskuz binakako X. pilota txapelketa herrikoiaren finalak. 18:30ean emango zaio hasiera finalari Beti Alai pilotalekuan. Ohorezko sakea egiteko Iker Irribarria gonbidatu dute. Bera izango da baita ere, irabazleei txapela jarriko diena.
Azken asteetan 26 bikote aritu dira lehian, finalera iristeko asmoz. Hamargarren edizio honetan, aurrekoetan bezala, txapelketaren helburua bikote guztiek ahalik eta partida gehien jokatzea izan da. Horregatik lehenengo fasearen ondoren hiru ligaxkatan banatu dute txapelketa, maila ezberdineko bikoteek jokoaz goza dezaten.
Hiru liga, hiru final
Aurreko ostiralean jokatu ziren Emaneurre taldeak antolatutako txapelketaren finalerdiak eta bertan erabakita geratu ziren ze bikote ariko diren nor baino nor. A, B eta C ligak jokatu dira eta honakoak dira finalera pasatu diren bikoteak: C ligan, Garmendia eta Agirrezabala, Mitxe eta Peloxen aurka arituko dira; B ligan, Imaz eta Unanue, Villar eta Ormaetxearen aurka; eta azkenik, A ligako finalean, Guti eta Argaiz bikotea, Otegi eta Otegiren aurka arituko dira.
Arratsaldea girotzeko musika, garagardoa eta kaleketako txapelketa egongo dira.