Kale Nagusirako propio diseinatutako aulkiak jarri dituzte Legazpin
Legazpiko Kale Nagusian aulkiak jarri dituzte gaur. Lau aulki multzo jarri dituzte. Prefabricados Urkia enpresak Kale Nagusirako propio diseinatutako aulkiak dira, udaletxeak ezarritako irizpideak jarraituz.
Kale Nagusiko lanak egin aurretik, parte hartze prozesu bat jarri zen martxan Legazpin, eta prozesu hartan herritarrek egindako ekarpenen araberakoak dira udalak jarritako irizpideak. Hiru irizpide nagusi bete behar izan dituzte aulkiek. Lehena, egurrezkoak izatea. Bigarrena mugikorrak izatea, Kale Nagusian ekitaldiren bat egin behar denean kendu ahal izateko. Hirugarrena, elkarrekin hitz egiteko moduko forma izatea, taldean eserita egon ahal izateko.