Seguran, Goardi industrialdearen parean, istripu larria izan da arratsaldeko lehenengo orduan: auto batek ume bat harrapatu du. Donostiako ospitalera eraman dute.
Haurra lekuan bertan, anbulantzian, aritu dira artatzen. Haurrak konorterik ez duela galdu jakinarazi dute.