Ezkio, erromes leku
Duela 85 urte, 1931ko ekainaren 30ean, Ezkioko lurretan Ama Birjina ikusi zutela esan zuten Andres eta Antonia Bereziartua anaia-arrebek. Antza, haritz ...
Duela 85 urte, 1931ko ekainaren 30ean, Ezkioko lurretan Ama Birjina ikusi zutela esan zuten Andres eta Antonia Bereziartua anaia-arrebek. Antza, haritz artean ikusi zuten, Anduaga auzoan. Gertakari hark izugarrizko oihartzuna izan zuen estatu osoan, eta Anduaga erromes leku bikatu zen. Argazkian ikus daitekeen moduan (1931koa da), jende andana joaten zen ustezko agerpenaren lekura, miraria gertatu zelakoan. Pasiotarren arabera, urte hartan milioi bat erromes izan ziren Anduagan.
Gaur egun, estalpetxo bat dago Ama Birjinaren agerpenaren oroimenez, eta ekainaren 30ean, urtero, ekitaldi xume bat egiten da. Ez dira milaka lagun izaten, gutxi batzuk baizik.