Bittor Martinez, Elena Ruiz eta Xabier Aldanondo, Loinaz Txirrindulari Elkartearen egoitzan.
Igandean, 09:30ean Beasaingo Nafarroa Etorbideko irteeratik abiatuko da 89. Loinatz Klasika – 6. Jon Lazkano Memoriala txirrindu lasterketa. Elite mailako eta 23 urtez azpiko 25 talde eta 200 txirrindulari elkartuko dira bertan. Hego Euskal Herriko eta Estatuko talde onenak gonbidatu dituzte Loinatz Txirrindulari elkarkoek: 12 dira Hego Euskal Herrikoak, gainerakoak Bartzelona, Galizia eta Espainiakoak (Murtzia, Valentzia, Madril, Cantabria, Asturias, Zaragoza).
153 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, tartean bost mendate igota: Eitzaga, Atagoiti, Lierni, Mandubi eta Olaberria. Lehenengo txirrindulariak 13:20ak aldera iritsiko dira helmugara.
Informazio gehiago biharko Goierriko Hitzan.