Otegitarrak nagusi Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoian
Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatu zituzten atzo iluntzean, Beti Alai pilotalekuaren kanpoaldeko frontoian. Iker Irribarria, Euskal Herriko Buruz Buruko Txapelduna gonbidatu zuten ohorezko sakea egiteko.
Hiru partida jokatu zituzten. Maila nagusikoan, Otegitarrek 22-17 irabazi zioten Haritz Gutierrezek eta Ander Argaizek osatutako bikoteari. Txapela ere, Irribarriak jantzi zien.
B mailan, Ormaetxeak eta Villarrek 22-19 mendean hartu zituzten Imaz eta Unanue. C mailan berriz, Garmendia eta Agirrezabalaga izan dira nagusi, Mitxelenari eta Peloxi 22-21 irabazita.