Beasaingo Igartza Mendi Duatloia irailaren 3an jokatuko da
uskal Herriko Mendi Duatloi zirkuituko lehenengo proba izango da Beasaingoa.
III. Igartza Mendi Duatloiak badu dagoeneko data: irailaren 3an izango da, 16:00etan, Florenzio Axpe kaletik abiatuta. Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuituko lehenengo proba izango da Beasaingoa. Goierrin, beste bi proba ere jokatuko dira zirkuituaren barruan: urriaren 1ean Arriaranen, eta azaroaren 26an, Zegaman. 13 proba jokatuko dira guztira.













