CAF-ek Quitoko metrorako 18 unitate egingo ditu
Kontratuaren balioa 183 milioi dolar ingurukoa da.
Kreditu Ofizialeko Institutuak Espainiako Gobernua ordezkatuz eta Ekuador Errepublikako Finantzen Ministerioak gaur sinatu duten Kreditu Hitzarmenaren bidez, Quitoko metroko lehen linearako material mugigarria, ibilgailu osagarriak, tailerreko ekipamenduak eta erremintak eta ordezko piezen lotea erosteko Espainiako finantzaketa formalizatu da.
Era horretan, Quitoko Barruti Metropolitarreko Udalerriak CAFi esleitu zion kontratua abian jarriko da. Kontratuaren balioa 183 milioi dolar ingurukoa da eta bakoitzak 6 kotxe izango dituen 18 trenen hornikuntza biltzen du. Unitate horiek Quitoko metroko lehen linean eskainiko dute zerbitzua. Hegoaldeko Quitumbetik iparraldeko El Labradorrera arte zeharkatuko dute hiria.