Del Cid omenduko dute bihar Gabirian, klasikoen rallyan
GABIRIA // Gabiriako Rallyesprintaren zuzendari tekniko Maykel del Cid zena —azaroan hil zen— omenduko dute, bihar, Gabirian. Azpeitiko 13. Kirol Auto Klasikoen Rallykoek Kortan bazkalduko dute, eta San Lorentzo kapera ondoan plaka bat jarr...
GABIRIA // Gabiriako Rallyesprintaren zuzendari tekniko Maykel del Cid zena —azaroan hil zen— omenduko dute, bihar, Gabirian. Azpeitiko 13. Kirol Auto Klasikoen Rallykoek Kortan bazkalduko dute, eta San Lorentzo kapera ondoan plaka bat jarriko dute Del Ciden omenez. Rallyan, aurrez, Segura eta Zerain artean erlojupekoa egingo dute. Zirkulazioa ez dute eteten, erregularitate lasterketa delako.