GI-632 errepide zaharreko mugarri bat berreskuratu dute
Goierri garaitik Debagoienara joaten direnek elementu berri bat aurkitu dute errepidean: GI-632 errepide zaharreko mugarri bat. Puntu kilometrikoa seinalatzen duen harri hori autobideko obra egin duen enpresak jarri du, gutxi gorabehera
Goierri garaitik Debagoienara joaten direnek elementu berri bat aurkitu dute errepidean: GI-632 errepide zaharreko mugarri bat. Puntu kilometrikoa seinalatzen duen harri hori autobideko obra egin duen enpresak jarri du, gutxi gorabehera lehen zegoen tokian: Deskargara eta GI-632 autobidera eramaten duen errotondan.
Mugarria ondo ikusteko moduan jarri dute: Debagoienara bidean ezkerretara eta errepidea baino gorago. Oinarri bat jarri diote ondo ikus dadin eta eror ez dadin. Harrian Donostiara heltzeko 60 kilometro falta direla eta Zumarraga bi kilometrora dagoela jartzen du.
Seinale zahar horietako asko bota egin zituzten metalezko seinale berriak jarri zituztenean, baina bada beraiek gordetzea arduratu denik. Idiazabalen, adibidez, bizilagun batek N-1 errepide zaharreko 416. kilometroko seinalea (herri sarreran dagoena) txukundu zuen. Eta Urretxuko kaminero etxeko langileek harrizko seinale zahar horiek zaintzeaz ere arduratzen dira.
Mugarrien ‘hilerria’
Seinaleren bat egoera txarrean dagoela eta ezin dela konpondu ikusten badute, kaminero etxera eramaten dute. Kanpoaldean, mugarrien hilerri bat egin dute.