Gipuzkoako Elkartasun Eguna ospatzeko, Ataungo haurrak zain ziren 11:00etarako San Gregorioko plazan, Gipuzkoako familietara etorritako 55 haurrei ongi etorria egiteko. Tartean ziren Ataunen dauden Sualen, Sairum eta Alfatah.
Elkarrekin argazkia eta hamaiketako egin eta San Martinera abiatu dira oinez.
Ondoren, 13:30ean udaletxean harrera egin diete. Haurrak udaletxeko balkoira atera eta agurra eta bigarren ongi etorria egin diote. Ondoren, kus-kus jana egin dute Kalostran.
Arratsaldean
Arratsaldean ere festak jarraituko du. 17:30ean Hodei magoaren saio izango dute 18:15ean ekitaldia. Ondoren, Ali Saida bakarlari sahararraren kantaldia izango da.
Horrekin batera, azoka ere egingo dute. 9 postu jarriko dituzte bertan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.