Nizako atentatua salatzeko elkarretaratzea egin dute Beasainen
EUDELek, bart Nizan izandako atentatua gaitzesteko elkarretaratzeak deitu ditu eta Goierrin hainbat herritan bildu dira herritarrak, Beasainen eta Ordizian esaterako.
Atzo 23:00ak jotzeko minutu batzuk falta zirenean, kamioi bat Nizako itsas-pasealekuan sartu zen eta dozenaka lagun aurretik eraman zituen. Azken balantzearen arabera, 84 dira gutxienez hildakoak. Kamioi gidaria, bi kilometroko ibilbidean parean topatzen zituenak aurretik eraman ondoren, tiroz hil zuen Frantziako poliziak. Kamioi barruan 31 urteko Frantzian bizi zen gizon tunisiar baten nortasun agiria aurkitu dute.