San Fermin Torneoko finala iruditan
San Fermin jaietako binakako pilota txapelketako finala jokatu dute bart Iruñean, eta bi pilotari goierritar izan dira aurrez aurre: Iker Irribarria eta Jon Ander Albisu. Olaizolarekin batera jokatu zuen ataundarrak, eta Barriolarekin berriz, Aramakoak. Partida lehiatua espero bazen ere, bikote urdinak (Olaizola-Albisu) aurrea hartu zuen hasieratik, eta 12-0eko partziala egitea lortu zuten. Irribarriak eta Barriolak erreakzionatu zuten gero, baina 22-14koarekin errenditu ziren.
Aimar Olaizolak sekulako partida jokatu zuen, eta bera aukeratu zuten finaleko jokalaririk onena. Jon Ander Albisuk ere lan ona egin zuen atzealdean, nahiz eta Abel Barriola ere, paretsuan ibili zuen. Irribarria berriz, galduta bezala, frontoian bere lekua bilatu ezinean ibili zen.
Iruñeko San Fermin jaiak jarraitzen ari den Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak, horrela jaso du finala, iruditan: