Haurrena izan da lehen txanpa
Alkate jaun eta andre txikien izendapenarekin eman zitzaion hasiera haurren asteburuari. Kirola ere protagonista izan da festetako lehenengo egunetan ariane VierbücherHaurrak izan dira protagonista Ordizian astebukaera honetan. Larunbatean izendatu zi...
Alkate jaun eta andre txikien izendapenarekin eman zitzaion hasiera haurren asteburuari. Kirola ere protagonista izan da festetako lehenengo egunetan ariane Vierbücher
Haurrak izan dira protagonista Ordizian astebukaera honetan. Larunbatean izendatu zituzten alkate jaun-andre txikiak eta ekitaldi horrekin jaietako haurren egunari eman zitzaion hasiera. Jose Miguel Santamaria alkatearen eskutik jaso zuten aginte makila Aratz Barandiaranek eta Celia Nietok. Bitartean, Plaza Nagusian txikien kuadrillak zain zituzten jaiei hasiera emateko.Igandean haurren aurreskua dantzatu zuten eguerdian. Aurten, aurreskua Joseba Bonastre eta atzeskua Aitor Marañon izan dira eta horien bikoteak, Natale Iruarriz aurreskuarena eta Anitz Arraiza atzeskuarena). Arratsaldean, berriz, haurren danborrada izan zen. 400 umek baino gehiagok parte hartu zuten hainbat konpainitan banatuta; danborjotzaileak, kantinerak, sukaldariak, ezpatadunak…
Kirol sariak eta pala finalak
Aurrekoaz gain, kirol ekitaldiak ere izan dira Ordizian, festetako lehenengo astebukaera izan den honetan. Batetik, kirol sariak banatu ziren Barrena kultur etxean ostiralean. Sari horiek udalaren ekimenez berreskuratu dira, 2012an eman baitziren azkeneko aldiz. Hemendik aurrera bi urtetik behin emango dira.
Kirol munduan izandako ibilbidea, talde nabarmenenak eta kolaboratzaileak nabarmendu dituzte kirol sari horiekin. Kirolari onenak Francisco Torres atleta, Dorleta Armendariz atleta eta Amaia Erbina errugbi jokalaria izan dira. Talde onenaren sariak Ordizia Kirol Elkartearen urazpiko gizonezkoen eta emakumezkoen errelebo taldeek eraman zituzten. Bestalde, Gervasio Clementek eta Gotzon Auzmendik kirolarekin izandako konpromisoarengatik jaso zuten saria eta Hotel Castillok eta Grupo Jasok, berriz, kirolari emandako laguntzagatik.
Bestalde, ostiralean, Beti-Alai pilotalekuan, Euskal Herriko Erremintako Herriarteko finalak jokatu ziren. Gasteiz nagusitu zen Andoainen aurka larruzko paletako finalean eta baita pala motzekoan ere. 21-35 eta 25-40 izan ziren gasteiztarrek lortutako emaitzak.