Euskararen erabilera herritarren artean handiagoa izan dadin, Gabiriako Udalak lelo edo esan lehiaketa burutu du, 6-14 urte arteko haurrekin. Ekainaren erdialdean deialdia egin, eta hilaren azken egunerako 16 lagunek aurkeztu zituzten leloak. Hiru mail...

Euskararen erabilera herritarren artean handiagoa izan dadin, Gabiriako Udalak lelo edo esan lehiaketa burutu du, 6-14 urte arteko haurrekin. Ekainaren erdialdean deialdia egin, eta hilaren azken egunerako 16 lagunek aurkeztu zituzten leloak. Hiru maila bereizi dira, adinka.
LH 1, 2 eta 3 mailan Lexuri Etxezarreta Larrañagak irabazi du lehiaketa,
Euskararen leloa, gabiritarren leloa esanarekin. LH 4, 5 eta 6 mailan Luka Elgarresta Azpiazuk (
Euskara munduan eta zure barruan), eta DBH 1-2n Xuban Elgarresta Azpiazuk (
Ase ezazu euskaraz zure hitz egarria).
Lanak herrian ikusgai
Saritu bakoitzak 50na euroko erosketa-txartela jaso du, opari. Lazkaoko Gerriko liburu-dendan euskarazko diskoak eta liburuak erosten gasta dezakete.
Aukeratutako esaldiak herrigunean pankartetan zintzilikatu dituzte, Ostatu eta kultur etxe aurrean. Udaleku irekiko haurrek margotu dituzte pankartak.
Azken datu soziolinguistikoen arabera (2011), Gabirian euskaldunak %87,38 dira, baina erabilera %70,4koa da; haur txikien gurasoen artean, %62koa.