Ordiziako Klasikoa, duela 25 urte
Ordiziako Txirrindularitza Klasikoak 93. edizioa beteko du aurten, eta urtero bezala, profesional mailako txirrindulariak bilduko ditu. Egun bakarreko profesional mailako Euskal Herriko ...
Ordiziako Txirrindularitza Klasikoak 93. edizioa beteko du aurten, eta urtero bezala, profesional mailako txirrindulariak bilduko ditu. Egun bakarreko profesional mailako Euskal Herriko probarik zaharrena da Ordiziakoa. Bideo honetan, duela 25 urte, 1991n egindako lasterketako irudiak daude jasota. Banesto, ONCE edota Clas Cajastur bezalako taldeek eta Fede Etxabe edota Fernando Escartin bezalako txirrindulari mitikoek parte hartu zuten. Azkenean, Neil Stephens txirrindulari australiarra izan zen helmugan sartzen lehena. ETBk egindako urte hartako lasterketaren laburpena da.