Ordiziako Santa Ana jaien barruan, zaindariaren eguna ospatu dute gaur, tradiziozko ekitaldiekin. Goizean meza egin dute, abesbatzak lagunduta; ondoren, santuaren irudia hartuta, ohiko prozesioa egin dute herrigunean barrena, Irungo Musika Bandak lagunduta. Plazan berriz, agintarien soka-dantzak erakarri du herritarren atentzioa. Bostehun urtetik gora dituen tradizioa jarraituz –1509. urtetik egiten da–, alkateak eta udal ordezkariek dantza egin dute herritarren aurrean. Jose Mari Garatek gidatuta, hilabete eman dute dantza horiek prestatzen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.