80 urte beranduago, Beasaingo 35 fusilatuak gogoan
1936ko uztailaren 27an , astelehenean, Pablo Cayuela teniente koronelaren tropak Beasainen sartu ziren eta uztailaren 28ko goizaldeko 05:00etan, 35 lagun fusilatu zituzten faxistek, Albisuenea etxearen aurrean.
Erailketa haiek gogoratzeko, fusilatuen aldeko herri ekimenak antolatuta, omenaldi ekitaldia egin dute gaur iluntzean Igartzako Fusilatuen eskulturan.
Irakurle taldekoek aurretik, Ileak uretan liburuaz solasaldia egin zuten memoria historikoaren gaia oinarri hartuta. Ekitaldian ere irakurraldiak egin dituzte.
Egun osoan udaletxeko ikurrina masta erdian izan da, xingola beltzarekin.