Kontzentrazioa deitu dute biharko, Normandiako atentatua gaitzesteko
Euskadiko Udalen Elkarteak, Eudelek, Normandiako atentatua gaitzetsi du eta udalak bihar 12:00etan bost minutuko kontzentrazioak antolatzera deitu ditu. Kontzentrazio hauen helburua atentatuak gaitzestea eta biktimei elkartasuna adieraztea da. Urretxu eta
Euskadiko Udalen Elkarteak, Eudelek, Normandiako atentatua gaitzetsi du eta udalak bihar 12:00etan bost minutuko kontzentrazioak antolatzera deitu ditu. Kontzentrazio hauen helburua atentatuak gaitzestea eta biktimei elkartasuna adieraztea da. Urretxu eta Zumarragako udalek deialdi honekin bat egin dute eta kontzentrazioa antolatu dute: bihar egingo dute, 12:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan. Bi herrietako bizilagunei ekitaldian parta hartzeko gonbitea luzatu diete.