Busca Isusiren jaiotzaren mendeurrena ospatuko dute iraila hasieran
Irailaren 6an Jose Maria Busca Isusi gastronomo zumarragarraren jaiotzaren mendeurrena beteko da eta Kofradia Gastronomikoen Kofradiak, Euskal Gastronomia Akademiak eta Zumarragako Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte mendeurrena ospatzeko. Ekitaldiak irailaren
Irailaren 6an Jose Maria Busca Isusi gastronomo zumarragarraren jaiotzaren mendeurrena beteko da eta Kofradia Gastronomikoen Kofradiak, Euskal Gastronomia Akademiak eta Zumarragako Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte mendeurrena ospatzeko. Ekitaldiak irailaren 4an eta 6an izango dira.
Irailaren 4an kofradia gastronomikoek topaketa bat egingo dute. 10:30ean elkartuko dira eta 11:00etan kalejira egingo dute, Zelai Arizti parketik aterata. 12:00etan ospakizun-ekitaldia egingo dute Zelai Arizti aretoan. Juan Jose Lapitzek Inventario de repostería en Euskal Herria liburua aurkeztuko du eta Busca Isusi saria emango diote. Ondoren, Carmen Agirre Busca Isusiren alargunari urrezko izokinaren intsiginia emango diote. Bukatzeko, bertaratuek Eguzki Lore zortzikotearen emanaldiaz gozatuko dute.
Irailaren 6an beste ekitaldi bat egongo da: Busca Isusiri buruzko hitzaldia egingo dute, 19:00etan, Zelai Arizti kultur etxean. Zumarragar honek ahalegin handia egin zuen elikadura osasuntsua bultzatzeko. Makina bat artikulu eta liburu idatzi zituen eta irratian ere kolaboratu zuen. 1984an Zumarragako seme kuttuna izendatu zuten. Gainera, kale bati bere izena eman zioten eta buzkantza lehiaketak bere ere bere izena darama.