Irailaren 30a arte egin daiteke eskaera. Laguntzak 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.
Atzoko osoko bilkurako une bat. Rakel Puente EH Bilduko zinegotzia falta zen. / Argazkia: Maialen Igartua
Legazpiko gazteen emantzipazioa bultzatzeko helburuarekin, udalak alokairua ordaintzen laguntzeko diru laguntzak onartu ditu. Atzoko osoko bilkuran aho batez onartu ziren diru laguntzen oinarri orokorrak.
18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude laguntzak, eta
irailaren 30a baino lehen egin beharko da eskaera.
Udalak
28.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara, 2016ko aurrekontuetan onartu bezala. Bakoitzari emango zaion diru laguntzaren kopurua ez da berdina izango; diru sarreren arabera kalkulatuko da.
Gazteen alokairurako diru laguntzak ordaintzeko, hutsik dauden etxebizitzei ezarritako errekargutik jasotako dirua erabiliko dute zati handi batean. Legazpin
250-300 etxebizitza huts daude, gutxi gorabehera, aurreko legealdian emandako datuen arabera.
Epea atzeratzeko eskatu dute
Kepa Urtzelai EH Bilduko zinegotziaren ustez, eskaerak egiteko epea luzatu egin beharko litzateke urriaren 31 arte. «Abuztua tartean izanda, jendeak oso denbora gutxi du paperak aurkezteko». Udalak eskaera aztertuko du.