Normandiako atentatua salatzeko elkarretaratzeak
Eguerdiko 12:00etan, bost minutuko elkarretaratze ixilak egin dituzte Beasaingo udaletxearen aurrean eta Urretxuko Areizaga-Kalabarren plazan, asteartean Normandian izan zen atentatua gaitzesteko.
Era horretan, Beasaingo, Ordiziako, Urretxuko eta Legazpiko udalek bat egin dute Eudelek egindako deiarekin. Legazpian iluntzean egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan.
Eudelek “bete-betean gaitzetsi” du Normandiako atentatua: “Eudelek erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helerazi nahi die biktimen senideei eta hurbilekoei”. Era berean, “une latz honetan, Euskadiko udalok besarkada solidarioena eta hurbiltasun sentipen sakonena bidali nahi dizkiegu Normandiako eskualdeari eta Frantziako herri osoari”.