Barruko igerilekua itxiko dute 15 egunez abuztuan, garbitzeko
LAZKAO // Lazkaoko Barandiaran kiroldegiko barruko igerilekua itxita egongo da abuztuaren 14tik 28ra, mantentze lanak egiteko. Hilaren 1etik 13ra eta 29tik 31ra, berriz, igande eta jai egunetan ere itxiko dute; astegunetan 09:00-13:00 eta 16:00-20:00 i...
LAZKAO // Lazkaoko Barandiaran kiroldegiko barruko igerilekua itxita egongo da abuztuaren 14tik 28ra, mantentze lanak egiteko. Hilaren 1etik 13ra eta 29tik 31ra, berriz, igande eta jai egunetan ere itxiko dute; astegunetan 09:00-13:00 eta 16:00-20:00 irekiko dute, eta zapatuetan 09:00-13:00 tartean. Kiroldegiak ere ordutegi berezia izango du abuztuan. Hilaren 6an, bestetik, kanpoko igerilekuan ur jolasak eta puzgarriak egongo dira (11:00-14:00 eta 16:00-18:30).