«Alkate banintz eskola txiki bat jarriko nuke herriari bizi gehiago emateko»
Mari Jose Arregik (Beasain, 1963) 21 urte daramatza Altzagako Olagi sagardotegia gobernatzen senarrarekin batera. Abuztuan hiru astez itxiko dute aurten ere ...
Mari Jose Arregik (Beasain, 1963) 21 urte daramatza Altzagako Olagi sagardotegia gobernatzen senarrarekin batera. Abuztuan hiru astez itxiko dute aurten ere negozioa, eta lehenengoz oporretara joango dela adierazi du. Nekazal-turismoa eta lumagorriak hazteko bi nabe ere badituzte herrian.
Zein da horrenbeste urtean zuena bezalako negozio bat bizirik mantentzeko sekretua?
Ematen den horren kalitatea eta prezioa mantentzea. Ezin dira bezeroak engainatu.
Noiz izaten duzue lan gehien?
Urtarrilean hasi eta uztailera bitartean. Neguan sagardotegi denboraldian, eta gero erretegi bezala.
Zaletasun bat.
Yoga, eta denbora dudanean paseatzea.
Liburu bat.
El niño con el pijama de rayas.
Musika talde bat.
Steve Wonder.
Abesti bat.
Eperra, Anje Duhalderena.
Janari bat.
Txokolatea.
Edari bat.
Sagardo ekologikoa.
Oporretarako leku bat.
Autokarabana batean Europa zeharkatzea gustatuko litzaidake.
Goierriko txoko bat.
Oiangu.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Seme-alabak.
Zeri diozu beldurra?
Heriotzari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Haurren barreak.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria.
Herriko alkate bazina…
Eskola txiki bat jarriko nuke, herriari bizi gehiago emateko.
Altzagan biziko ez bazina?
Frantzia hegoaldean.