
Santa Ana jaien eta abuztuko oporren ondotik, berriz ere festarako gogoz datoz ordiziarrak. Izan ere, dagoeneko prest dute hamar egunez luzatuko den Euskal Jaien egitaraua. Ostegunean hasiko dira aurreneko ekitaldiak, eta hilaren 11ra arte ez da aspertzeko betarik izango. Tartean, Euskal Jaietako azoka berezia, Emaneurre Euskarari Eguna, Atletismo erakustaldia edota OKEren 75. urteurreneko futbol partida izango dituzte, besteak beste. Udalak eta herriko 12 elkartek parte hartu dute egitaraua antolatzeko lanetan.
Irailak 1, osteguna
- 18:30: D’ Elikatuz gunean, Mikel Garaizabal Enologoaren eskutik eta Haziren lankidetzarekin Arabar Errioxako Ardo eta olioen dastaketa gidatua (izen-ematea D´elikatuzen edo 943 88 22 90 zenbakian)
Irailak 2, ostirala
- 19:00: Barrena Kultur Etxean, Ordizia Kirol Elkartearen 75. urteurrenaren barruan “Urdinak” dokumentalaren aurkezpena Iñaki Luzarragaren eskutik.
Irailak 3, larunbata
EMANEURRE EUSKARARI!” EGUNA
- 11.00-13.30: Koadrilen arteko herri kirol txapelketa
- 14.30: Herri bazkaria (frontoi txikian)
- 23:00: Plaza Nagusian dantzaldia GOZATEGI taldearekin eta Amets Bide Dantza taldearekin.
Irailak 4, igandea
JUBILATUEN EGUNA
- 13:15: Arboledan dantzariak eta Laguntasuna errondailaren emanaldia,.
- 14:15: jubilatu eta pentsiodunen bazkaria Beti-Alai pilotalekuan, Goierriko Bertso Eskolako bertsolariekin eta Burrunbazale txarangarekin.
- Segidan, dantzaldia orkestra batek alaituta.
Irailak 5, astelehena
- 19:00: Barrena Kultur Etxean, “Goierriko 7 orduak- 2016” bideoaren aurkezpena, Emaneurre taldeak antolatuta.
Irailak 6, asteartea
- 17:30: Plaza Nagusian, XXVI. Belaunaldien arteko Sukaldaritza txapelketa eta “Goierriko Odolki Onenaren XXII. Dastaketa-lehiaketa”.
- 18:30: Plaza Nagusian Ordiziako Azen Erraldoien konpartsaren irteera, trikitilariek eta txarangak lagundurik.
- 19:00: Arboledan, Arabako Errioxako ardo postuen irekiera.
Irailak 7, asteazkena
EUSKAL JAIETAKO AZOKA
- 09:00: diana, Ordiziako txistularien eta trikitilarien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako trikitilarien eskutik.
- 09:15: D’Elikatuz zentrotik abiatuta eta trikitilari eta dultzaineroek lagunduta, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen eta artzainen desfilea, gazta lehiaketan parte hartuko duten gaztak Beti-Alai pilotalekura eramateko.
- 10:00: gazta, ganadu, fruta eta barazkien, lumagorrien eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketak. (ikus esku programak)
- 12:00: Jose Migel Barandiaran plazan, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketen sari banaketa.
- 12:30: Garagartza plazan, ganadu eta lumagorri lehiaketen sari banaketa. Segidan, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioak.
Eguerdiko 13:00ean, Beti-Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari-banaketa.
Arratsaldeko 17:30ean, Beti-Alai pilotalekuan, profesionalen arteko esku-pilota partidak:
1.Partida: Victor – Imaz / Arteaga – Aretxabaleta
2.Partida: Olaizola II – Untoria / Artola – Albisu
Arratsaldeko 19:30ean, Jose Migel Barandiaran plazan, Herri Kirolaren Jaialdia: aizkolariak, harrijasotzaileak, txingak, …..
Irailak 8, osteguna
Gaueko 22:00etan, dantzaldi-erromeria Gabenara taldearekin.
Irailak 9, ostirala
Arratsaldeko 19:30ean: Plaza Nagusian, “Bertsoak dantzan” ikuskizuna Goierriko Bertso Eskolarekin eta Amets Bide Dantza taldearekin.
Irailak 10, larunbata
Egun osoan haurrentzako parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan: goizean 11:00 – 13:30 eta arratsaldean 16:30 – 20:00.
Eguerdiko 12:00etan: Altamiran, Ordizia K.E., Eibar eta Real Union talde beteranoen arteko futbol txapelketa “OKE 75 urteurrena”.
Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Plaza nagusian Atletismo erakustaldia. Antolatzailea: Txindoki Grupo Jaso atletismo taldea
Arratsaldeko 19:00etik aurrera, Plaza Nagusian, “Sagardo-festa”, sagardo dastaketa.
Irailak 11, igandea
Eguerdiko 12:00etan, Barrena Kultur Etxean, LAZKAO-TXIKI XXV. Bertsopaper Lehiaketaren sari-banaketa.
Oharra: Hilaren 7an, asteazkenean, ordiziarrei baserritar jantziarekin kalera ateratzeko deia egiten diegu.