Barbara Rivas aktore zumarragarra, ETBren 'Go!azen' telesailean
Barbara Rivas aktore zumarragarra ETBren Go!azen telesailaren bigarren zatian parte hartzen ari da. Grabazioa uztailaren 26an hasi zuten eta udazkenean emitituko dute.Barbara Rivas Go!azen-i esker egin zen ezaguna. 2008an ETB1eko pelikula ikusiena izan...
Barbara Rivas Go!azen-i esker egin zen ezaguna. 2008an ETB1eko pelikula ikusiena izan zen eta ondoren hamabi ataleko telesaila egin zuten.Telesailak Espainiako Telebista Akademiaren saria jaso zuen haur eta gazteentzako saio onenaren sailean eta Rose D’Or sari entzutetsuetarako izendatu zuten.
Go!azen telesaileko protagonistak udaleku zorrotz batean parte hartzen ari diren gazteak dira. Lehen zatian Rivasek ikasle baten rola bete zuen eta bigarrenean irakaslea izango da.
Goierritar gehiago saioan
Goierritar gehiagok ere parte hartuko dute telesailean: Inma Fernandez lazkaotarrak eta Paula eta Aitana Etxeberria ahizpa ordiziarrek.