Hiribarren kalea gaur zabaldu dute zirkulaziorako
Lazkaoko Udalak gaur goizean ireki du berriz Hiribarren kalea autoen joan-etorrirako. Kaleko urbanizatze lanak abuztuaren hasieran hasi zituzten. Zirkulazioa itxi zuten, ordezko Iturrialdea bidea bi norabideetarako asfaltatu eta egokitu ondoren. Hiribarrenen, lanen lehenengo zatia bukatu dutenez, bi norabideetako zirkulazioa gaur berrezarri dute. Hurrengo faseak burutzen direnean aldaketak izango dira berriro ere. Obra-lana Orsa SL enpresak hartu zuen lehiaketan, 506.720 euroan (BEZik gabe).