Igandean, 11:30etik aurretik aurrera, Usurbeko Igoera proba jokatuko da Beasainen, Agorta arteko 4,7 kilometroko maldetan.
Usurbe Igoerako irabazleak.
Igandean, 11:30etik aurretik aurrera, Usurbeko Igoera proba jokatuko da Beasainen, Agorta arteko 4,7 kilometroko maldetan. Andra Mari Zeruratuaren Parrokiaren ondoko plazatik abiatuko dira korrikalariak. 10:15etik aurrera izena emateko aukera izango da eta lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago itxiko da izena emateko epea. Egunean bertan, 12 euro kostako da.
Dena den, aurretik komeni da izena ematea,
www.herrikrossa.eus webgunean. Internet bidez izena ematen dutenek, 10 euro ordaindu beharko dituzte. Gizonezkoen eta emakumezkoen artean, launa sari banatuko dituzte: irabazleentzat 120 euro eta txapela; bigarrenentzat 70na eur0; hirugarren sailkatuentzat 50na euro. Herriko lehen gizonezkoarentzat eta emakumezkoarentzat sari berezia egongo da.
Beste bi sari ere lor ditzakete korrikalariek, probaren errekorra hausteagatik. Gizonezkoetan, Oier Ariznabarretarena da markarik onena (20 minutu eta 44 segundo); emakumezkoetan, berriz, Amaia Insausti olaberritarrarena (25 minutu eta 58 segundo).
Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, lasterketan parte hartzen duten korrikalari guztientzat hamaiketakoa izango da amaieran. Kamiseta bana ere jasoko dute opari.
Beasain Challengearen barruko proba da Usurbekoa.