Artzain Eguna Legazpin
Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin ospatzen da 1990. urteaz geroztik. Urtero, irailaren lehenengo igandean. Inguruko artzainek egutegian apuntatuta izaten dute fetxa. Artzain Eguneko ekitaldi ...
Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin ospatzen da 1990. urteaz geroztik. Urtero, irailaren lehenengo igandean. Inguruko artzainek egutegian apuntatuta izaten dute fetxa. Artzain Eguneko ekitaldi esanguratsuena, dudarik gabe, Gipuzkoako Artzai Gaztaren lehiaketa izaten da. Aurten, 32. edizioa ospatuko dute.
Argazkian, 1990eko gazta lehiaketa ageri da. Epaimahaikideen janzkera aldatuko zen ordutik, agian, baina Legazpin barrena zabaltzen den gazta usainak berbera izaten jarraitzen du, gauza batzuk urteen poderioz ere ez direlako aldatzen.
Igandean, gazta usainak berriro hartuko ditu Legazpiko kaleak. Gazta lehiaketaz gain, ardi mozte erakustaldiak, artisauen postuak eta erakustaldiak, ardikia jateko aukera, sagardo dastaketa, musika bandaren kalejira… izango dira goizean zehar. Arratsaldean, berriz, 48. Artzain Txakurren Txapelketa.