AEK-ren saskiaren zenbaki saritua: 0267
Goiztiri AEK-k Ordiziako azokan Goierriko produktuen saskia zozkatzen du urtero eta aurten ere hantxe izan dira AEK-ko kideak txartelak saltzen.
AEK-tik jakinarazi dutenez, 0267 zenbakia izan da zorteko zenbakia. Irabazleak bihar, 14:30ak baino lehenago deitu behar du AEK-ra saria jasotzeko (943 88 91 74).
Saridunik ez bada ateratzen, ordezko zenbakia ere jakinarazi dute: 0270. Saridunak ostiraleko 14:30eko epea izango du saria jasotzeko.