EH Bilduk kanpaina hasierako jaialdia egingo du bihar
BEASAIN // Bihar, 20:00etan hasita, Arrano tabernaren aurrean eta plaza azpian, Legebiltzarreko hauteskundeetako kanpaina hasierako jaialdia egingo du EH Bilduk. Pintxoak eta edariak jarriko dituzte, eta Arnaldo Otegik lehendakarigai izateko aukerare...
BEASAIN // Bihar, 20:00etan hasita, Arrano tabernaren aurrean eta plaza azpian, Legebiltzarreko hauteskundeetako kanpaina hasierako jaialdia egingo du EH Bilduk. Pintxoak eta edariak jarriko dituzte, eta Arnaldo Otegik lehendakarigai izateko aukeraren erabakiaren jarraipena egingo dute bertan. 22:00-etan Sukarra 37 taldearen kontzertua izango da. 00:00etan kartelak erantsiko dituzte.