Latxartegiko parte hartze prozesua aurkeztuko dute gaur
APARKALEKUA // Legazpiko Udalak parte hartze prozesu bat jarriko du martxan, herritarrek Latxartegiko aparkalekuaren inguruan dituzten ekarpenak jasotzeko. Lur azpiko aparkaleku bat egitea da udalaren asmoa, eta obra finantzatzeko, aparkalekuan superme...
APARKALEKUA // Legazpiko Udalak parte hartze prozesu bat jarriko du martxan, herritarrek Latxartegiko aparkalekuaren inguruan dituzten ekarpenak jasotzeko. Lur azpiko aparkaleku bat egitea da udalaren asmoa, eta obra finantzatzeko, aparkalekuan supermerkatu bat egiteko aukera proposatu dute. Gaur, parte hartze prozesuaren aurkezpena egingo dute, 20:00etan, Latxartegi aretoan. Bertan izango da Santiago Peñalva arkitektoa, egungo udal antolamenduko plan orokorra idatzi zuena. Gaurko saiora gonbidatuta daude herritarrak, dendariak eta Ilinti elkartea.