Zaldibiako Herri Lasterketarako izena eman daiteke
ZALDIBIA // Irailaren 17an, larunbatarekin, jokatuko da Zaldibiako VI. Herri Lasterketa, asfalto gaineko krosa. Zazpi kilometro ditu, herri gunean eta inguruan, eta 11:30ean hasiko da. Izena emateko epea zabaldu du udalak, irailaren 15era arte, bere we...
ZALDIBIA // Irailaren 17an, larunbatarekin, jokatuko da Zaldibiako VI. Herri Lasterketa, asfalto gaineko krosa. Zazpi kilometro ditu, herri gunean eta inguruan, eta 11:30ean hasiko da. Izena emateko epea zabaldu du udalak, irailaren 15era arte, bere webgunean (zaldibia.eus) edo kultur etxean (943 16 03 38). 5 euro ordaindu behar da.