
Ordiziako Euskal Jaietan ohikoa da egun bat atletismoari eskaintzea. Gaur larunbata da egun hori. Txindoki taldekoek Altamirako pistak utzi eta Ordiziako kaleetara ekarri dute atletismoa. Goizeko 11:00etan hasita, altuera eta pisu probetan aritu dira parte hartzen gaztexoak Garagartza plazan, eta gero federatuek altueran eta pisuan jardun dute. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, pertiga jauzia egingo dute Kale Nagusian.
Euskal Jaien amaiera
Euskal Jaiek jarraipena izango dute gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera Plaza Nagusian egingo den Sagardo festarekin. Bihar 12:00etan Lazkao-Txiki XXV. Bertsopaper lehiaketaren sari banaketarekin amaitu dira Euskal Jaiak. Barrena kultur etxean egingo da ekitaldia.