Legazpiko Agorreko Santikutzetako sukaldaritza lehiaketa beteranoak bi emakumezko sartu ditu lehenengo aldiz bere garaileen zerrendan: Izaro Urbieta eta Ane Gabiria. Bi gazte horiek prestatu dute, epaileen iritziz,
ajoarriero eran egindako bakailaorik onena gaur goizean egindako lehiaketan.
Hamabi partaide izan dira guztira bertan, eta Idoia Lasa sukaldariak, Josema Azpeitia kazetari gastronomikoak eta Iñigo Imaz zinegotziak osatu duten epaimahaiaren aurrean aurkeztu dituzte beren platerak. Epaia 14:00ak aldera eman dute jakitera: irabazleak Izaro Urbieta eta Ane Gabiria izan dira; bigarrenak, Futbol 7 taldekoak; eta hirugarrenak Legazpi Musika Bandakoak. Epaileek, azkenik, aipamen berezia egin diete Pilota Eskolako sukaldariei.