Erraldoiek Legazpiko kaleak hartu dituzte
Legazpiko kaleak erraldoiez bete dira gaur goizean, Agorreko Santikutz jaien barruan. Ordizia, Añorga, Corella (Nafarroa), Trapagaran (Bizkaia) eta Solsona (Catalunya) herrietako erraldoiak gonbidatu dituzte Legazpiko Erraldoien Konpartsako kideak, gaurko desfilea egiteko. Erdiguneko kaleetan zehar ibiliko dira dultzaineroek eta Elutxak txarangak lagunduta.
Arratsaldean ere beste kalejira bat egingo dute, 18:00etatik aurrera.
AGORREKO SANTIKUTZAK. EGITARAUA Gaur 11:30. Erraldoien alardea, Latxartegi kaletik abiatuta. 14:00. Sukaldari lehiaketaren sari banaketa, plazan. 15:30. 3×3 saskibaloi txapelketa herrikoia, Azokan. 17:30. Atletismoko XVII. Milia Hiritarra, Aizkorri kalean. 18:00. Erraldoien alardea, erdiguneko kaleetan. 18:00. Telleriarteko talogileak, Euskal Herria plazan. 19:30. Grupo Folclórico Raíces Extremeñas taldearen dantza emanaldia, Euskal Herria plazan. 23:30. Kolpez Blai Perkushow, erdiguneko kaleetan. 00:30. Iosu Rodriguez DJ, txoznetan. Igandea 10:00. Probintzi mailako bola txapelketa, Danantzako bolatokian. 13:00. Legazpi Musika Bandaren kalejira eta emanaldia, Euskal Herria plazan. 16:00. Herri mailako plater tiraketa, Urtatzazar tiro zelaian. 17:00. Zezentxoak eta poniak, Euskal Herria plazan. 19:00. A.M. Big Bandaren emanaldia, Euskal Herria plazan. Irailak 18, igandea 09:00. BTT trabesia herrikoia, Euskal Herria plazatik abiatuta. 11:00. Meza, hamaiketakoa eta erromeria Gorostiaga mendian.