Zuhaitzaren Soinua kolektiboak antolatuta, lau urtetik behin egiten den Txalaparta eguna da gaur
Kalejira egin dute eguerdian txalapartariek eta elektrotxarangak
Txalaparta doinuak entzun eta entzun egiten ari dira asteburu osoan Urretxun eta Zumarragan, egun hauetan lau urtetik behin Zuhaitzaren Soinua kolektiboak antolatzen duen txalapartaren ‘olinpiadak’ egiten ari direlako. Gaurko da
olinpiada horietako egun nagusia, Txalaparta eguna.
Goizean abiatu da txalaparta eguna, bi herrietako hainbat puntutan banatuta txalapartariek egindako goiz esesiarekin. Eguerdian, erdigunean ibili dira kalejiran, elektrotxarangak lagunduta.
Arratsaldean, Areizaga-Kalebarren plazan txalaparta jotzeko aukera eskaini zaie bertaratu diren guztiei, eta txistorra eta sagardoa dastatzeko aukera ere izan dute.
Gauean, 22:30ean, 4. Txalaparta Jaialdia egingo dute Gernikako Arbola plazan. Bost txalaparta taldek joko dute: Arrasateko Ttakun, Donostialdeko Kimu, Hernaniko Bihotx, Sestaoko Amazur eta Urretxu eta Zumarragako Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa. Txalaparta jaialdia oso berezia izango da, txalapartariak bertsolarien moduan arituko direlako: gaia emanda. Talde bakoitzak sentimendu bati buruz joko du: amorrua, samurtasuna, beldurra… Bukaeran, guztiek elkarrekin sentimendu bera gaitzat hartuta joko dute. Emanaldi hau Salamerok gidatuko du.
Bukatzeko, 01:00etatik aurrera, techno eta txalaparta saioa egongo da Urretxuko Osaba tabernan.