Aitor Ajuria eta Lide Urrestarazu nagusitu dira Axari Traileko proba motzean
Aitor Ajuria otxandioarrak eta Lide Urrestarazu ordiziarrak irabazi dute Idiazabalgo IV. Axari Traileko proba laburra. Ajuriak 1:14:44ko denbora behar izan du 16,4 kilometroko ibilbidea eta 841 metroko desnibel positiboa osatzeko, eta Urrestarazuk 1:28:43. Imanol Inza zumarragarra, Goierri Sprin Kopako liderra, sailkatu da laugarren mutiletan, eta hark irabazi du proba motzetako Kopa.
Sailkapenak
Mutilak
1.- Aitor Ajuria (Otxandio). 1:14:44
2.- Ander Gerrikaetxeberria (Amorebieta-Etxano)
3. Josu Imaz (Beasain). 1:19:02
Neskak
1.- Lide Urrestarazu (Ordizia). 1:28:43
2.- Irati Zubizarreta (Beasain): 1:19ra
3. Jaione Lasa (Idiazabal)