«Herriko historia herrikideengandik zuzenean jasotzea oso aberasgarria da»
Iaz Hurrengo geltokia Legorretako oroimen historikoaren dokumentala zuzendu zuen Iban Zunzunegik (Legorreta, 1976). Ordurarte bi-hiru minutuko bideo txikiak egiten zituen «eta ...
Iaz Hurrengo geltokia Legorretako oroimen historikoaren dokumentala zuzendu zuen Iban Zunzunegik (Legorreta, 1976). Ordurarte bi-hiru minutuko bideo txikiak egiten zituen «eta lan horrek beldur pixka bat ematen zidan. Baina lehen elkarrizketa egin genuenean segituan kateatu nintzen. Herriko historia herrikideengandik zuzenean jasotzea oso aberasgarria izan da. Beti eskertuko diet kamera aurrean jarri izana. Batzuk gainera oso kontakizun gordinak izan dira, batik bat tiroketak eta torturak jasotzen dituztenak».
Zaletasun bat.
Kameraren atzean begia jartzea.
Pelikula bat.
Danny Boyle-ren Trainspotting.
Liburu bat.
George Orwell-en 1984.
Musika talde bat.
El Bicho.
Abesti bat.
Manic Street Preachers-en Motorcycle Emptiness.
Edari bat.
Ura.
Janari bat.
Txipiroiak tintan, arrozarekin.
Oporretarako leku bat.
Itsasoa edo mendia, baina jende gutxirekin.
Amets bat.
Bakea, sozialismoa eta independentzia. Ordena horretan.
Zeri diozu beldurra?
Bakarrik egotea gustatzen zait, baina denbora luzerako bakardadeak beldurra ematen du.
Goierriko txoko bat.
Legorretako Pikondo taberna.
Herriko alkate bazina…
Lan asko eta esker gutxi, nahiago sekretarioa izatea alkatea baino.