Portugalgo Beira Baixa gazta dastatuko dute Gaztaizale egitasmoan
Gaztaizale egitasmoko bosgarren dastaketa saioa egingo dute bihar (hilak 20), Idiazabalen. Opor ondorengo saioan, Portugal aldera joko dute, bertako Beira Baixa jatorri izendapeneko gaztak probatzeko. Iban Mate sukaldariak gidatuta, gazta mota horren eta berarekin maridatzeko ardoen inguruko azalpenak jasoko dituzte parte hartzaileek.
Saioa 19:00etan izango da, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan. Izena aurrez eman behar da, info@idiazabalturismo.com helbidera idatzita edo telefonoz, 943 18 82 03 zenbakira deituta.