Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Alos Quartet taldearen doinuak eta Aukeran konpainiaren dantzak ostiralean Beasainen

Beasain
Kultura

Igartza Musika programaren barruan, ostiralean, 22:00etan, Beasaingo Usurbe Antzokian, harizko instrumentuz osatutako Alos Quartet musika taldeak eta Aukeran dantza konpainiak Garden diskoa aurkeztuko dute. Musika eta dantza uztartuko dituzte ikuskizu...

2016/09/20
L.Agirre
    Igartza Musika programaren barruan, ostiralean, 22:00etan, Beasaingo Usurbe Antzokian, harizko instrumentuz osatutako Alos Quartet musika taldeak eta Aukeran dantza konpainiak Garden diskoa aurkeztuko dute. Musika eta dantza uztartuko dituzte ikuskizunean: «Arin arinetik tangora, fandangotik bals eztietara eta doinu lasaietatik erritmo indartsuetara» egingo dute jauzi Lorena Nuñez (biola), Francisco Herrero (biolina), Xabier Zeberio (Nyckelharpa, biolina) eta Pello Ramirez ordiziarrak (celloa). 1999an elkartu zen laukotea Zuberoan, Niko Etxart kantariaren bidez. Elkartze hartatik Alos Quartet sortu zen eta harrezkeroztik proiektu ugari ari dira aurrera eramaten, «musikaren ikuspuntu zabal eta mugarik gabekoa elkartuta». Batez ere musika klasikoaren bidea jorratzen hasi baziren ere, pixkanaka folk alderanzko bidea hartu dute. Ondorioz, Euskal Herriko hainbat musika talderekin elkarlanean aritu dira: Oskorri, Kepa Junkera, Oreka TX, Esne Beltza, Los Piratas, La Buena Vida, Olatz Zugasti, Bide Ertzean, Ken Zazpi, Niko Etxart… Hainbat soinu banda ere egin ditu hari laukoteak. Garden diskoan, Eñaut Elorrietak eta Oreka TX taldeak parte hartu dute. Hainbat kontzertutan Elorrietak eta txalapartariek parte hartzen badute ere, Beasaingo oholtzan Alos Quartet eta Aukeran taldeetakoak izango dira. Euskal Herriko musikariekin elkarlanean aritzeaz gain, Edu Murumendiaraz bergararrak zuzentzen duen Aukeran Dantza Konpainiaren dantzekin ere osatu dute ikuskizuna. Sarrerak salgai Orain arte Igartza Musikaren barru antolatutako kontzertu guztiak doakoak izan badira ere, ostiralekoan sarrera kobratuko dute; 10 euro. Usurbe Antzokiko leihatilan eta internet bidez, Kutxabanken atarian eros daitezke.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut