Amets Bide dantza taldeak diru bilketa egingo du, crowdfounding bidez
https://youtu.be/DOM7YbHsyfg
Ordiziako Amets Bide dantza taldeak ikasturte berriko proiektua aurkeztu du. Hiru puntu nagusiren inguruan aritu dira agerraldian; lokal berri bat egokitzeko martxan jarri duten diru bilketa, webgune berria eta ikastaroak.
Ordiziako Domingo Unanue plazan dagoen lokal bat egokitzeko dirua biltzen hasi dira Amets Bidekoak, crowfunding kanpaina baten bidez. Proiektu hau, Foru Aldundiak kultur arloan emandako diru-laguntza batean hautatua izan da.
Eta zer da Crowdfunding-a? Pertsona talde batek dirua edo bestelako baliabideak biltzeko burutzen duen kooperazio kolektiboari deritzo. Norbanakoen ekarpenen bidez proiektuak finantzatzeko zuzeneko modu bat da.
Hortaz, herritar bakoitzak egiten duen euro bateko ekarpen bakoitzeko, beste euro bat jarriko du Foru Aldundiak. Horregatik, Amets Bidetik «dei egiten dizuegu goteo.org orrian sartu eta zure ekarpena egitera».
Webgunea eta ikastaroak
Taldearen ibilbide luze honetan bildutako eta etorkizunean sortuko den material guztia (testu, argazki zein bideoak) biltzeko webgune berria du Amets Bidek. Webgune honen bitartea, informazioa lehen eskutik jasotzeko aukera izango du erabiltzaileak. Bertan izena emanda, bi astez behin buletin informatiboa bidaliko dute.
Ikastaroei dagokienez, ikasturte berrirako matrikulazioa egiteko izan ematea oraindik zabalik dago. Urrian hasiko dira ensaioekin eta lau urteko gelan hasiko diren haurrei ere ensaioak eskainiko dizkiete aurten. Astelehenetan 17:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 17:30tatik 18:30tara Amets Bideko lokalean.